DIBULGAZIOA ETA INTERPELAZIOA Urteko Talaia Feminista Unean jasotako ekarpenak eta bestelakoak kontuan izanik, otsailaren amaierarako izango dugu Talaia Feminista behin betiko dosierra. Haatik, ez da hor amaituko urteroko azterketaren ibilbidea, dosierrak tresna praktiko eta erabilgarria izatea baitu xede. Helburu horri erantzuteko, hurrengo hilabeteetan dibulgazio eta interpelazio lanari ekingo diogu. Argi daukagu urtearen azterketa feminista zorrotz bat egitea bezain garrantzitsua dela haren sozializazioa ere. Izan ere, ikuspegi komunak eraikitzeko eta eragiteko tresna ere izango da Talaia Feminista. Horretarako baliatuko ditugu Unearen osteko asteak; eragileekin, alderdi eta ordezkari politikoekin, sindikatuekin... partekatuko dugu analisiak emandakoa.